Familia agurgarriak:
Azken urteetan Eskola Publikoa murrizketak eten gabe pairatzen ari da, eta ondorioz, gure seme alaben irakaskuntzaren kalitatea okerrera doa. Hau gertatu da gobernu ezberdinetan zein alderdi politikoa egon den kontutan hartu gabe…
Zalantzarik barik, azken krisialdi hau hasi zenetik murrizketen larritasuna haunditu da eta eten gabe ari dira iragartzen langile publikoen kontrako neurriak. Ondorioak oso garbi daude: epe baterako ez dira lanuzteak (baimenak, bajak,…) ordezkatzen (ordu horiek “betetzen” dira DVD bat jarrita, edo margozten, edo…), klaseak aldez aurretik ezin prestatu, irakaskuntzaz arduratzen diren profesionalen ezin egona orokorra, eta abar.
IGE-tik, gizartearen garapenerako, gure seme alaben irakaskuntzari ezin bestekoa deritzogu. Hau dela eta, edozein motatako murrizketaren kontra gaude eta Europa mailan dagoen inbertsio mailara ailegatzea beharrezkotzat jotzen dugu.
Gure ikastetxean lan egiten duten profesional guztien inplikazioa argi goraipatu nahi dugu eta haien lan baldintzen aurkako erasoen aurrean gure elkartasuna adierazi nahi diegu.
Gizarte mugimendu ezberdinek eta euskal gehiengo sindikalak deituta, Larunbatean otsailak 4 arratsaldeko 18:00tan Bihotz Sakratuan (Bilbo) burutuko den murrizketen (krisia haunditzeko baino ez dute balio) kontrako manifestaldia dagoela informatzen zaituztegu.
Bide batez, hurrengo ostegunean otsailak 9-an 4 orduko lanuzteak daudela deituta arlo publikoan (gure ikastetxean be bai…). Horren ondorioak ezin ditugu aldez aurretik iragarri.
AGUR BAT
IGE |
|
2012-2013 ikasturterako aurrematrikula epea ARTATZAN |
|
2010 eta aurreko urteetan jaiotakoentzat, datorren 2012-13 ikasturterako, Haur Hezkuntzan edo Lehen Hezkuntzan matrikulatzeko epea ikastetxean irekita dago.
MATRIKULA EPEA urtarrilaren 30etik otsailaren 10a arte
AURKEZTEKO AGIRIAK Beharrezkoak Familia Liburuaren fotokopia ( ama, aita eta/edo eskatzailearen orriak) NAN ( NIEatzerritarren kasuetan) fotokopia. Ikaslearen familia unitatearen errolda agiria. Hezkuntza Premia Berezietako galdeketa. ( beharrezkoa izanez gero) Baremaziorako 1- Etxebizitza-helbidea: Errolda agiria. 2- Errenta eta adin gitxiko neba-arrebak: datu fiskalak lortzeko baimena; senideak: familia liburuaren fotokopia 3- Beste batzuk: - Elbarritasun agiria Diputazioak ziurtatuta. - Familia Anitzaren titulua.
Datorren ikasturterako ikastetxeak 2 urteko gela bat 18 ikaslerentzat eta D eredukoa onartuta du . Eskaera, plazen kopurua baino gehiago bada baremazioa egin beharko da, Eusko Jaurlaritzak markatutako irizpideen arabera . Atzean dituzue aipatutako irizpideak.
Era berean, Hezkuntzarako Ibilbidearien arabera gure eskolari dagokion DBHko ikastetxea ARTATZA-ERROMO da.
Argibide gehiago nahi baduzue galdetu zuzendaritzan.
Ikasleak onartzeko, xedapen hauek izango dira kontuan:
35/2008 Dekretua, martxoaren 4koa 2011ko abenduaren 20ko Agindua.
Aurrematrikula egiteko jendeari arreta ordutegia hauxe izango da: astelehenetik azteazkenera 10:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:00etara , eta ostegun eta ostiraletan 9:30etatik 12:00etara eta 15:00etatik 16:00etara.
Aurretiz telefonoz gelditzea komenigarria izango litzateke, denbora luze ez itxaroteko.
Eskolako telefonoak hauek dira: 94 463 84 29 94 480 70 80 |
|
2012-2013 ikasturterako matrikula garaia. |
Matrikula egiteko garaia epea zabalduko da.

Egutegia
Izena emateko epea:
- On line: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 9ra
- Ikastetxean: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era
Eskaerak aurkezteko epea: 2012ko urtarrilaren 30etik otsailaren 10era. Aukeratutako lehengo ikastetxean baino ez dira entregatuko eta ikastetxe honek erabakitako ordutegian.
Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2012ko otsailaren 16an
Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2012ko martxoaren 9an
Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2012ko martxoaren 21era arte
Eskabideari uko egiteko: 2012ko martxoaren 21era arte
Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2012ko martxoaren 28an
Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): 2012ko martxoaren 30ean
Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2012ko apirilaren 30era arte
Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira eskatutako lehenengo ikastetxean.
Matrikulaziorako arauak
Prestakuntza-ibilbideak
Ebazpena, 2012ko urtarrilaren 18koa, Ikastetxeen zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen arteko prestakuntza-ibilbideak ezartzen dituena.
Helbide i
nteresgarriak
Edozein argibide edo laguntzetarako dagokion Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzara jo behar da:
- Arabako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza
San Prudencio, 18 behea
01007 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945.01.72.09 / 945.01.72.68 / 945.01.72.28
Fax: 945.01.72.01
E- mail:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
- Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza
Gran Vía, 85
48011 Bilbao
Tel.: 94.403.10.69 / 94.403.10.94 / 94.403.10.95 / 94.403.10.96
Fax: 94.403.26.00
E- mail:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
- Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza
Andia, 13

20004 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943.02.28.50 / 943.02.28.52
Fax: 943.02.28.51
E- mail:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
|
|
Urtero legez, klaseak hasi eta gero zorriak agertzen direnez, Eskola Osasunetik esandako gomendioak gogoratzen dizkizuegu.
 1.- Umeen buruak gutxienez astean behin begiratu. 2.- Zorriak edo bartzak badituzte tratamendua ondo aplikatu, produktuaren gomendioak jarraituz, guztiz desagertu arte. 3.- Bestelako neurriak hartu (eguneroko arropa eta ohe arropa aldatu, ez erabili orrazi berbera ezta esku-ohiala ere...), oso komenigarriak direlako ez kutsatzeko ez etxekoak ezta eskolako lagunak ere. 4.- Eskolara abisatu, horrela guk beste eskolako familiei nota bidaltzeko.
Helbide honetan informazio interesgaria topatuko duzue gai honi buruz. Klkatu irudian. |
|
Autobusak direla eta, ohar batzuk |
Ongi etorriak berriro eskolara eta oporrak ondo pasatu dituzuelakoan, gogoz eta indarrez bastea espero dugu.  Ikastetxean izandako aldaketak denon gustukoak izatea espero dugu; beharbada oraindik egun batzuetan obrak eta euren ondorioak nabarituko ditugu. Aurten berriro ibilbideak birmoldatu beharko dira; aldaketak jakinaraziko dizkizuegu. (Gogoratu bakoitzari geltoki bat doakiola, daukan helbidearen arabera, eta aldaketaren bat behar izan ezkero, eskaera idatziz eskolan aurkeztu behar dela. Baimenak urtekoak dira, berez iazkoak ez dute balio. Ezin izango dugu ziurtatu aldaketen baimena, plazen kopuruaz oso justu gabiltzalako. Aldaketa eskatu nahi baduzue egin lehenengo egun hauetan eta autobusa ez baduzue erabili behar guri esatea lehen bait lehen eskertuko genizueke. Gogoratu ere, egunen baten zuen seme-alabak autobusa ez badoaz erabiltzen, idatziz abisatu behar duzuela eskolan. Egunean zehar ezustekorik gertatu ezkero, telefonoz abisatu beharko duzue eskolan edota autobuseko zaintzaileei. Abisurik ez badaukagu umeak autobusez joango dira. Baita ere, zuen geltokira ez bazarete heltzen, umeen bila azkeneko geltokira Joan beharko duzuela. ( AMAIA geltokira, hain zuzen) |
|
|